IBILALDIA: ERROTABURU-ZUBIETA-USURBIL.

2023-03-27 09:00 -13:30

 Errotaburu (Lugaritz) - Zubieta - Usurbil

Eguna: martxoaren 27a, astelehena

Topagunea: Lugaritz pasealekua (Amerika plazako botikan). Topoz Lugaritz geltokitik edo, Errotaburutik pasatzen den edozein autobusetik gerturatu daiteke.

Ordua: 9etan

Luzera: 9'3 km

Ibilbidea: bidegorria hartu eta Añorgatik aurrera Urbil merkataritza guneraino. Han, komuneko sartu-irtena egin ondoren Zubietara eta Santuenea auzotik Atxega Jauregira (Usurbil) hamaiketakoa egitea.
Bukatutakoan, etxera itzultzeko trena hartuko dugu.

Oharra: gogoan izan astelehena, hilak 27, Zumaiako apirilaren 3ko bazkarirako izena emateko azken aukera izango dugula.

------------------------------------------

Gaurko, martxoak 27, irteeraren xehetasunak.

Elkartu garenean euria egingo zuela iruditu arren 9'05ean abiatu gara Añorgako bidegorritik aurrera.
Errekalde pasa eta Urbil merkataritza gunean 15 minutuko geldiunea egin dugu komunera joateko.
Ondoren, oraingoz ateri, Txikierditik Zubietara eta harrizko zubi inguruan lau ttantta bota ditu.
Barrenetxea baserria, Iruin sagardotegia eta Petritza baserria pasa eta orain dela gutxi berritu duten hormigoizko bidean sartu gara.
Segidan, erreka zeharkatu eta Usurbilera daraman errepidearekin egin dugu topo. Hemen, badaezpada, bazterretik eta kontuz ibili gara auto mugimendua egoten delako.
15 minututan Santuenean geunden eta segituan Atxega Jauregian hamaiketakoa egiteko prest.

Goiz zoragarria, gozatu ederra hartu dugu.
Argazkietan ikus daitekeen bezala gure arteko giroa bikaina izan da.

Partaideak: 44 lagun
Luzera: 10 km.

Ondo segi eta laster arte

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información