Ibilaldia Igeldotik Igarara

2022-01-03 08:55 -13:30

Hurrengo irteera : Igeldo - Igara.

Eguna : 2022ko urtarrilaren 3a.
Topagunea : Okendo kalea 18, bus 16 geltokian.
Ordua : 8'55ean eta bus irteera 9'05ean

Ibilbidea : hasiera, Igeldoko kanpinean emango diogu. Murgil bidea jarraituz, maldan behera, autobidearekin topo egingo dugu. Ondoren, maldan gora eginez eta Igeldoko Igel putzutik pasata Igara auzora helduko gara. Hau izango da gure amaiera.

Hamaiketakoa inguruko taberna baten hartuko dugu eta etxeko itzulera trenez, oinez edo Bus-ez egin genezake.

Urte Berri On.

----------------------------------------------------

Egunsenti dotorea izan dugu, 8° genituen (fresko xamar) abiatu garenean baina poliki-poliki, goizak aurrera egin ahala, ego haizea sartu eta eguardi partean 18°ra iritsi gara.

Esan bezala, 9'30ean Igeldoko kanpinean geunden eta aldapan behera, naturaz inguratuta, Zuhaitz- igelen putzura heldu arte egin dugu.
Hadik gutxira Igara auzoan geunden.

Hamaiketakoa Erribera tabernan hartu ondoren bakoitza bere etxeko bidea hartuz agur esan diogu elkarri.
26 lagunek parte hartu dugu eta 8km eginak.
Laster arte.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información