IBILALDIA: PLAZA GIPUZKOA-PASAI DONIBANE ETA HIRUHILEKO BAZKARIA.

2023-01-23 09:00 -16:00

Eguna: urtarrilaren 23a, astelehena.

Topalekua: Gipuzkoa Plaza, Foru Aldundiaren parean.

Ordua: 9etan eta irteera 9'05ean.

Luzera: 11 km

Ibilbidea: Gipuzkoa plazatik irten eta Kursaaletik aurrera Ategorrietara; segidan, Herrera, Pasai Antxo, Lezo eta amaitzeko Pasai Donibane.
Hemen, nahi duenak Santiago plazan mokadu bar har dezake eta gainontzekoak Puntetara jarraituko dugu.
13'30ean Ontziola jatetxean elkartuko gara bazkaltzeko.
Bukatutakoan, jatetxetik gertu dagoen geltokian, autobusa hartuko dugu etxera itzultzeko.

Oharrak:
- oraingo honetan ez dugu hamaiketakorik antolatu; beraz, bakoitzak eraman beharko du jatekoa.
- zuzenean jatetxera doazenak jakin ezazue Zaharren Egoitzan, elizaren ondoan dagoela. Juan XXIII 34an igogailu bat duzue bertaraino.
- autobusa gerturatzeko: Gipuzkoa Plaza 11tik, Bus E01 12'30ean (20 minuturo dago)
- menua: 6 plater lehenengo, 6 plater bigarrengo gehi postrea eta kafea edo infusioa ( edaria barne). Aukeraketa bertan egingo dugu. Prezioa 12€

-----------------------------------

Gaurko irteeraren xehetasunak :

Gipuzkoa Plazan elkartu garenean 2° genituen. Denbora galdu gabe, 50 lagun martxan jarri gara Puri eta Marcelino aurrean genituela.
Kursaal parean lagun batzuk gehitu zaizkigu eta Herreraino gelditzeke joan gara.

Komuneko joan-etorria eginda Antxotik barrena Lezora eta hemen, beste geldiune bat egin dugu mokadu bat hartzeko.
Segidan eta di-da batean Donibaneko Santiago plazan geunden.

Ohikoa den taldeko argazkia atera eta Puntetara. Inguruaz gozatu eta buelta plazara.
Bazkal aurretik, barrena berotzeko, salda bero bat hartu eta esandako orduan jatetxean geunden.

Denok gustura gelditu gara eta bazkal ondoko jardunean, ikusiz mugitzen garen talde kopurua, Batzordean parte hartzeko laguntza eskatu da. Dagoeneko lagun bat eskaini da. Espero dugu gehiago animatzea!

Partaideak: 56 lagun
Luzera: 13'5 km

Ondo izan

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información