IBILALDIA: TOLOSA-ZIZURKIL- ASTEASU BIDEA.

2023-04-17 08:20 -13:30

Hurrengo irteera: Tolosa - Zizurkil - Asteasuko bidea

Eguna: apirilaren 17a astelehena.

Topalekua: Atotxako Renfe geltokia

Ordua: 8'20ean eta tren irteera 8'33ean. Helmuga Tolosako bigarren geltokia.

Luzera: 10 km

Ibilbidea: Donejakue bidea hartu eta Anoeta aldera abiatuko gara.
Oria ibaiaren ezkeraldetik, Zizurkilgo Elbarrena auzoa pasata Asteasuko bidegorrian sartu eta aurrera egingo dugu.
Momentu batean buelta emango dugu,
orduaren baitan, Pasus tabernan hamaiketakoa egiteko.

Donostiara itzultzeko Billabonan trena edo autobusa har genezake.

Ondo segi.

-----------------------------

Gaurko, apirilak 17, irteeraren zenbait xehetasun.

9'30ak aldera Tolosan geunden. Taldea bildu ondoren, Marijo buru, Billabonaruntz abiatu gara.
Udaberria bete-betean eta baserri artean Zizurkilgo Elbarrena auzoraino heldu gara.
Segidan, Asteasura doan bidegorria hartu eta aurrera egin dugu. 11'30ak jo dutenean, buelta eman eta Pasus jatetxean hamaiketakoa egin dugu.
Jendea bai tokiarekin bai janarekin gustura gelditu da.
Irteera bukatutzat eman dugu. Itzulera bertan genuen geltokian trena hartu eta pozik etxera.

Eguraldi aldetik, zeru argia eta goizean fresko, aproposa ibiltzeko.
Partaideak: 43 lagun
Luzera: 12 km

Ondo segi

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información