Ibilaldia Donostia Lasarte Zubietatik

2021-10-04 09:00 -13:30

Hurrengo irteera Donostia - Zubieta - Lasarte.

Eguna : urriaren 4a, astelehena.
Topagunea : Gipuzkoa Plaza, Foru Aldundiaren parean.
Ordua :9etan.
Luzera : 12'4km.

Ibilbidea : Kontxa pasealekutik barrena Tolosa etorbidea, Añorga, Errekalde eta Urbilen geldiune bat egingo dugu komuneko buelta egin ahal izateko. Segidan, Zubietatik Lasartera helduko gara eta bertan, hamaiketakoa hartuko dugu. Hemen amaituko da gure ibilbidea.

Itzulera Topoz edo Bus-ez egingo dugu, norberak aukeratu du zer komeni zaion.

---------------------------------------------------

Hemen dituzue gaurko, urriak 4, irteeraren xehetasunak.

Eguraldia portatu da. Abiatu garenean ateri eta fresko baina goizak aurrera egin ahala, eguzkia berotzen joan da eta gu zamarrak eransten.

Komuneko sartu - irtena egiteko pare bat geldiune egin ditugu; bata Añorgan eta bestea Urbilen.
Zubietara joan ordez Oria ibai ertzetik Lasartera zuzendu gara, Brigiden komentutik pasa eta Gure Etxea tabernaren terrazan hamaiketakoa hartu dugu. Hauxe izan da gaurkoa.

Itzulera egiteko batzuk Eusko Trena hartu dute eta besteak Errekalderaino oinez joan dira.

Lasarteraino 12km egin ditugu eta 3km gehituko diegu Errekalderaino joan direnei.

Guztira 28 partaide. Ikasturte honetan ibiltari berri dezente ditugu gure artean. Ongi etorriak izan zaitezte.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información