2026-07-13 08:00 -14:00
Irteera: Usurbil, Txokoalde, Mapil, Usurbil
Eguna: uztailaren 13a, astelehena.
Topagunea: Amarako Euskotren geltokian (Easo Plazan)
Elkartzeko ordua: (8:10ean)
Irteera: (8:20 ean)
Helmuga: Usurbil
Luzera: 11 km.
Oharra: makilak eta trekking-eko oinetakoak eramatea aholkatzen dizuegu.
Ibilbidea:
Usurbila iritsi bezain pronto Santuenea auzorantz abiatuko gara. Han, eskubira egin eta bidez bide, Aginagako Txokoalde auzora helduko gara. Bertan, Oria ibaiaren gaineko zubia gurutzatu eta errepidera iritsi baino lehen ezkerretara dagoen bidea hartuko dugu.
Erriberako bide erosoa segi eta Mapill jartzen duten seinaleei jarraituz, bertara helduko gara. Garai batean ontziola garrantzitsua izandako lekua da hau.
Buelta hartu eta joateko bide beretik Txokoalde auzora itzuliko gara berriz.
Azkenik, Oria ibaiaren bihurguneak ikusiz Usurbil herrira helduko gara eta txangoa amaitutzat emango dugu.
Hamaiketakoa hartu ondoren, trenez itzuliko gara