Ibilaldia Zarautz-Getaria joan eta etorri

2021-10-11 08:40 -14:00

Hemen dituzue hurrengo irteeraren xehetasunak.

Nondik-nora: San Pelaio (Zarautz) - Getaria joan- etorria
Eguna :urriaren 11a, astelehena.
Topagunea :Amarako geltokia (Easo).
Ordua :8 '40ean eta tren irteera 8'50ean.
Luzera :12km.

Ibilbidea : San Pelaio apeaderoan jaitsi, Iñurritza ibaia hartu eta Golf kluba ondotik malekoira helduko gara. Beste muturrean dagoen Narros jauregira iritsitakoan, Getariara eramango gaitun errepidea hartu eta portura heltzerakoan geldiune bat egingo dugu komuneko buelta egin ahal izateko. Ondoren herrian paseo bat egin eta ohiko hamaiketakoa hartuko dugu.
Horrela emango diogu amaiera.

Itzulera egiteko aukera desberdinak ditugu : izan daiteke Busez zuzenean Donostiaraino edo Zarautzaraino eta han trena hartu. Edo eta, oinez Zarautzaraino eta han trena hartu
Laster arte.

-------------------------------------------------------

Gaurko, urriak 11, irteeraren laburpena.

Aurreikusita zegoen bezala, San Pelaiotik abiatu gara eta di-da batean Iñurritza ibaiaren ertzetik, golf kluba pasa eta malekoira heldu gara. Alde batean, mendiaren berdetasuna eta bestean, itsasoaren urdina, Kantauri itsasoa, eta aurrez aurre Getariako Sagua. Tarte honetan argazki batzuk atera ditugu.
Narros jauregitik Getariara doan paseoa hartu dugu eta herrira iritsi bezain pronto, Giroa jatetxean ohiko hamaiketakoa egin dugu. Denok gustura eta zerbitzu ona eskaini digute.

Gehienok Zarautza oinez itzuli gara bertan trena hartzeko.
Goiz pasa ederra bota dugu!
Gaurkoan 30 partaide izan gara eta 13km egin ditugu.
Ondo segi.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información