Ibilaldia FANDERIA- ARDITURRI

2022-08-08 09:00 -13:30

Hurrengo irteera: Fanderia - Arditurriko meatzeak

Eguna: abuztuaren 8a, astelehena

Topalekua: Amara geltokia (Easo)

Ordua: 8'50ean. Topo irteera 9etan. Helmuga Fanderia.

Ibilbidea: Arditurrira daraman bidegorritik aurrera eginez Altzibar auzora helduko gara eta bertan komunera joateko parada izango dugu. Ondoren, bidegorria jarraituz Tolare jatetxera iritsi eta hamaiketakoa hartuko dugu; honaino, 7 km eginak izango ditugu.
Segidan, etxera itzultzeko bi aukera ditugu :
A- Altzibar auzoraino oinez hurbildu (3 km) eta bertan 20 minuturo pasatzen den autobusa hartu.
B- Fanderiara oinez hurbildu (7 km) eta 15 minuturo pasatzen den Topoa hartu.

Ondo segi

-------------------------------------------------------------

Gaurko irteeraren xehetasunak.

Ibiltzeko egun aproposa tokatu zaigu. Topotik atera bezain pronto, Puri eta Marce buru, Arditurriko bidegorria hartu dugu.

Oiartzun ibaiaren murmurioa bidelagun, Aiako Harria parez-pare eta baserriz inguratuta Tolareraino heldu gara; bertan, komuneko buelta egin eta berriz atzera eginez Fortaleza tabernara.

Hamaiketakoak denen oniritzia jaso du eta hurrengo batean han izango gaituzte.

Etxeko itzulera. Talde batek Iturriotzen autobusa hartu du; hauek, 12km egin dituzte eta besteak Fanderian Topoa hartu du; hauek 15 km eginak.

28°ko tenperatura. Eguzkia, itzala eta brisa gaurkoan.
Lagunarte onean goiz pasa ederra bota dugu.
Ondo segi.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información