AGINAGA-TXOKOALDE-SANTUENEA-ZUBIETA-LASARTE.

2022-05-09 08:40 -13:30

Datorren irteera: Aginaga - Lasarte.

Eguna: maiatzaren 9a, astelehena.
Topagunea: Askatasunaren etorbidea 34zenb, UK09 busaren geltokian.
Ordua: 8 '40ean eta bus irteera 8'51ean. Autobus honek, UK09, beste geltoki batzuk ditu: Tolosa etorbidea, Unibertsitatea, Errekalde... Ordutegi eta geltokiak taulan ikus daitezke.
Luzera:10'8 km.

Ibilbidea: Aginagako bus paradatik Oria ibaia hartu eta aurrera jarraituko dugu Txokoalde eta Santuenea aldera; ondoren, Zubieta eta Lasarten amaiera emango diogu.
Topoak Donostiako Easo Plazaraino hurbilduko gaitu.
Hamaiketakoa non egin ibilbidean erabakiko dugu.
Ondo ibili.

-----------------------------------------

Irteeraren xehetasunak :

Aginagara iritsi eta Txokoaldera abiatu garenean obra batzuekin egin dugu topo eta ezin izan dugu aurrera egin. Langileen esanak jarraituz, atzera egin eta azkenean Txokoaldera heldu gara.
Hemendik aurrera eta eguraldia lagun dugula, Oria ibaiaren bazterretik Santueneara iritsi gara. Gutxi gorabehera 20 minutu hartu ditugu komuneko buelta egin ahal izateko. Orain arte bide lasaia eta atsegina izan dugu.
Berriz ere martxan jarri gara Zubieta arte. Oraingo honetan, trafikoarekin kontu eta arreta handiagoz ibili behar izan dugu.
Zubietako Irigoien jatetxean ohiko hamaiketakoa hartu dugu. Paraje paregabea.
Ondoren, Urbileko bidea hartu eta gehienak Lasarte aldera jo du Topoa hartzeko; gainontzekoak, Errekalderaino jarraitu dute.

Lasarteraino 12 km
Errekalderaino 13 km
Eta ausartenak Lugaritzeraino 16 km
Partaideak 36 lagun.
Ondo segi

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información