Aginaga-Lasarte-Errekalde

2021-07-05 08:45 -13:30

Datorren astelehenean, uztailak 5, Aginagatik Errekaldera joango gara.
Luzera: 10'8 km
Topagunea: 9'10ean Askatasunaren etorbidea 34zenb.
UK09 busak Aginagaraino eramango gaitu ( bus honen geltokiak eta ordutegia kuadroan ikus daiteke).

Ibilbidea: Aginagako bus paradatik Oria ibaia hartu eta aurrera jarraituko dugu.
Aginagako auzoak, Usurbilko Santu Enea, Zubieta, Lasarte eta Errekalden Eusko trena hartuta Easo plazara itzuliko gara.
Hamaiketakoa Lasarteko Iñaki tabernan egin genezake, ikusiko dugu.

Ondo segi.

-----------------------------------

Eguraldia lagun, Martintxotako auzotik aurrera eginez Txokoalde sagardotegi ondoan dagoen zubia gurutzatu eta, Santuenera iritsitakoan jubilatuen tabernan komunera joateko asmotan gelditu gara baina ezin izan dugu itxita bait zegoen, eskerrak, bertako elkartekoek aukera eman diguten eta gure beharrak egin ahal izan ditugun. Gure esker onak larrialdi tik atera gaituztenei.

Ibilaldi laua, tarteka gerizpean eta orduko 4'9km-ko abiadura gehienez erabilita.
Lagun arteko giro atsegina izan dugu.

Hamaiketakoa Lasarteko Iñaki tabernan. Aitzakiarik ez!

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información