AIETE-GALARRETA-ELUTXETA-LASARTE.

2024-09-16 08:45 -13:30

 

Hurrengo irteera: Aiete - Lasarte, Galarretatik

Eguna: Irailaren 16, astelehena.

Luzera: 9'5 km

Topagunea: Topalekua (Aiete) 8'45ean, 9etan ateratzeko.
Bertaratzeko, Bulebarretik 8 '25ean ateratzen den Bus 31 har genezake. Autobus honen beste geltokiak hauek dira: Urbieta 6, Larramendi... Beste aukera bat izango litzateke Bus 19a hartzea; hau, Gipuzkoako Plazatik 8'30ean ateratzen da eta hurrengo geltokiak Urbieta 6, Larramendi... ditu.

Ibilbidea: Topalekutik abiatu eta Oriamendi pasealekutik aurrera Galarreta frontoia pasa eta Santa Barbara mendi ingurutik Lasartera iritsiko gara.

OHARRA:
Datorren astelehenean, hilak 16, Lasarten egingo dugun hamaiketako orduan, Zuñigako irteeraren izen-ematearekin batera zein menu aukeratu dugun helaraziko dugu.
Menua erantsita duzue.

---------------

Gaurko, hilak 16, irteeraren laburpena:

Topalekutik 9ak aldera abiatu gara. Zerua argi eta tenperatura freskoa, ikusi besterik ez zegoen janzkeran. Parkea apain, lorezainak belarra mozten.
Segidan, Galarretatik Saretxora eta Santa Barbaran eskalatzaileak ikusi ahal izan ditugu.
Poliki-poliki, Urnietara jaisten ari ginela Tren Txiki bidetik Lasarte aldera jo dugu.
Gaurko Ibilbidea arimarentzat gozamen bat izan dela esan dezakegu.

Hamaiketakoa Zaharren Etxean hartu ondoren Zuñigarako izena eman dugu 2 jarleku libre gelditzen direlarik.
Partaideak: 55 lagun
Luzera: 10 km
Hurrengora arte

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información