2024-03-18 08:45 -13:30
Hurrengo irteera: Aiete - Lasarte, Galarretatik
Eguna: Martxoaren 18, astelehena.
Luzera: 9'5 km
Topagunea: Topalekua (Aiete) 8'45ean.
Bertaratzeko, Bulebarretik 8 '25ean ateratzen den Bus 31 har genezake. Autobus honen beste geltokiak hauek dira: Urnieta 6, Larramendi... Beste aukera bat izango litzateke Bus 19a hartzea; hau, Peñaflorida 6 kaletik 8'30ean ateratzen da eta hurrengo geltokiak Urbieta 6, Larramendi... ditu.
Ibilbidea: Topalekutik abiatu eta Oriamendi pasealekutik aurrera Galarreta frontoia pasa eta Santa Barbara mendi ingurutik Lasartera iritsiko gara.
Bazkaria egin ondoren itzulerako bidea hartuko dugu.
OHARRA: Zuzenean bazkaltzera joateko asmoa duzuenok hitzordua Lasarteko Zaharren Egoitzan, kale Nagusia,40 eta ordua 13,30ean.
Ondo segi.
------------------
Hemen duzue gaurko, hilak 18, irteeraren xehetasunak:
Topalekutik 9etan abiatu gara, 9° genituen eta iragarpenak zioen eguardirako 20° harrapatuko genituela eta, halaxe izan da.
Ibilbide atsegina zelai artean, Santa Barbaran eskalatzaile bakarti bat topatu dugu eta Elutxetan barrena Tren Txiki bidegorritik Lasartera heldu gara.
Goiz zenez, 11'30ak, batzuk Zubieta aldera jarraitu dugu eta bertan mokadu bat hartuta Lasartera itzuli gara.
Segidan eta zuzenean bazkaltzera.
Bai bazkaria eta bai giroa ezin hobea.
Partaideak: 43 lagun
Luzera: 14 km
Hurrengo irteera apirilaren 8an egingo dugu.
Ordura arte, ondo segi.