BRINKOLA-LEGAZPI-ZUMARRAGA

2024-12-02 07:50

 

 Hurrengo irteera: Brinkola, Legazpi, Zumarraga ( burdinolen Ibilbidea)

Eguna: abenduaren 2a, astelehena

Topagunea: Atotxako geltokia (Renfe)

Ordua: 7,50ean eta tren irteera 8etan

Helmuga Brinkola.

Luzera: 9'6 km

Ibilbidea: estaziotik irten eta San Agustin eliz aldera joko dugu. Bira egin eta Urola ibaiaren ondoan dagoen pistatik jarraituko dugu, GR-120rekin bat datorrena.
Zailtasun gabeko bidea dugu. Elorregi baserritik eta Telleriarte auzotik pasa ondoren, Urola ibaiaren zubia gurutzatuta arbolen tartean, Urola gure ezkerrean dugula, tipi-tapa Mirandaola burdinolara eta Santa Krutz ermitara helduko gara.
Segidan, Legazpi eta Andra Mari elizatik herria gurutzatuko dugu. Amaitzeko, Legazpi- Urretxu bidegorrian aurrera Zumarragara iritsi arte. Hara gaurkoa ere!

Hamaiketakoa egin eta, trenez (Renfe) etxera.
Ondo segi

-----------------------

Hemen duzue gaurko, abenduak 2, irteeraren nondik norakoak:

Brinkolan 9'30ean geunden, fresko xamar eta ateri.
Burdinolak jarraituz Mirandaolara heldu gara. Leku hezea bezain ederra, Urolaren murmurioa entzunez. Bidean ikus daitekeen burdinolak izendatu ta daude eta dotore.
Mirandaolan komuneko buelta egin, argazki pare bat atera eta berriz martxan.
Legazpi herria gurutzatu, paisai urbanoa, eta herriko irteeran Zumarragara eremango gaituen bidegorria hartzeko, izandako Legazpi industrialdetik pasa gara.
Arin-arin, Zumarragara iritsi gara eta geltoki parean dagoen tabernan hamaiketakoa hartuta, portzierto!, oporren ondorengo gaur lehen lan eguna zutela, trena hartu dugu etxera itzultzeko.
Hau izan da dena.

Partaideak: 40 lagun
Luzera: 9'5 km
Ondo segi

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información