2026-02-02 08:00 -14:00
Irteera: Buenavista, Igeldo, Igara
Eguna: otsailaren 02, astelehena.
Topagunea: Boulevard 19, bus 16 geltokian.
Elkartzeko ordua: (8:25 ean)
Irteera: (8:35 ean)
Helmuga: Buenavista
Luzera: 10 km.
Oharra: makilak eta trekking-eko oinetakoak eramatea aholkatzen dizuegu.
Ibilbidea: Autobusez Buenabistara helduko gara. Txubillo mendiaren iparraldeko hegala hartu eta, itsasoa eta Getariako Sagua ikusiz, kanpinera iritsiko gara. Ibilbide zati horrek malda suabe bat du baina, hasiera denez inongo zailtasunik gabe gaindituko dugu.
Kanpinetik Murgil bide aldera autobideraino, dena beherantz.
Igeldoko igelaren putzutik pasata Igara auzora iritsi eta inguruko taberna batean hamaiketakoa hartuko dugu.
Amaitzean, bakoitzak nahi edo komeni zaion norabidea har dezake, oinez, busez edo Topoz.