DONOSTI-PASAI SAN PEDRO.

2022-07-04 09:00 -13:30

Eguna: uztailaren 4a.

Topalekua: Gipuzkoa Plaza, Foru Aldundiaren parean.

Ordua: 9etan.

Luzera: 10 km.

Ibilbidea: portura abiatu eta Paseo Berritik Zurriolara helduko gara. Segidan, Ategorrietan bidegorrian sartu eta, Herreran Trintxerpera daraman bidea jarraituz San Pedrora iritsiko gara.
Itzuleran inguruko taberna batean hamaiketakoa hartuko dugu. Orduaren baitan, baliteke Ategorrietaraino oinez joatea; dena den, nahi duenak, autobusa edo Topoa har lezake.

Asteburu on.

---------------------------------------------------------

Hemen duzue gaurko, uztailak 4, irteeraren xehetasunak :

Elkartu garenean Gipuzkoa Plazan, aurrelanak egin ondoren abiatu gara porturantz eta Victoria itsasontziaren birsorkuntza ikusteko aukera izan dugu. Gogoratu zaitezte Elkanok itsasontzi honetan lehen mundu bira eman zuela.
Kursaal inguruan hiru kide zain genituen. Zurriola pasealekutik aurrera eginez, Intxaurrondoko bidegorritik Herrerara heldu gara eta, han gehitu zaigu Lourdes.
Segidan, Trintxerpetik aurrera Pasai San Pedrora, Puntetan bukatu arte. Eskilaretan, itsasargiaren pean, Marianek argazki batzuk atera dizkigu eta Begihandi tabernara hamaiketakoa hartzera joan gara.
Ohiko tortillak eta txorizoak jan eta gero, umore onez itzulerako bidea hartu dugu.
33 partaide eta 12 km eginak.
Goiz pasa ederra!

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información