FANDERIA, ARDITURRI BIDEA, OIARTZUN

2024-07-15 08:35 -13:30

Datorren irteera: Fanderia-Arditurriko bidea-Oiartzun.

Eguna: uztailaren 15a, astelehena

Topagunea: Amara geltokia (Easo)

Ordua: 8'35ean eta Topo irteera 8'45ean. Helmuga Fanderia, iritsiera 9'02ean

 

Ibilbidea: Arditurrira daraman bidegorritik aurrera eginez Altzibar auzora helduko gara eta bertan komunera joateko aukera izango dugu.

Ondoren, beti, bidegorria jarraituz Fortaleza ingurutik buelta egingo dugu Oiartzungo erdigunera hamaiketakoa egitera.

Honaino 8 km

Segidan, etxera itzultzeko bertan busa hartuko dugu.

-----------------

Hemen duzue gaurko, hilak 15, irteeraren zenbait xehetasun:
Fanderiatik abiatu gara eta Arditurriko bidegorria hartuta Altzibar auzora jo dugu. Tolare inguruan buelta eman eta Altzibar auzotik aldapa igota Oiartzungo kaskora heldu gara.
Hamaiketakoa egin ondoren etxera.
Eguraldi petral xamarra izan dugu, euritsua.
Partaideak: 48 lagun
Luzera: 9 km
Hurrengora arte

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información