2024-01-08 08:35 -13:30
Eguna: Urtarrilaren 8a, astelehena.
Topalekua: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'35ean eta Topo irteera 8'45ean. Helmuga Ficoba
Luzera: 7 km
Ibilbidea: Santiago zubia gurutzatu eta Txingudiko badia inguratuz, Bidasoa ibaiaren eskuin aldetik, Hendaiako moilara helduko gara.
Motoraz Hondarribira pasa eta han, hamaiketakoa hartuko dugu.
Amaiera.
Bukatutakoan etxera.
Ondo segi
------------------------
Hemen duzue gaurko, urtarrilak 8, irteeraren laburpena.
Goiza fresko xamar esnatu da baina hotzari aurre egiteko ondo perstatuta geunden eta ez da kexarik entzun.
Santiago zubia gurutzatu eta oinezko pasabidetik aurrera eginez Hendaiako moilara iritsi gara.
Plazer bat izan da, a zer ikusmira eskeini digun Txingudiko badiak. Dotorea benetan!
Bidasoa ibaia zeharkatu eta Hondarribian bueltaxka bat eman ondoren Rafael tabernan hamaiketakoa hartu dugu.
Bukatutakoan, etxerako itzulera. Batzuk autobusez eta beste batzuk Irunen Topoa hartu dute.
Partaideak: 44 lagun
Luzera: 7'5 km
Hurrengora arte