2026-05-18 08:00 -15:00
Irteera: Ficoba-Irun, Abadiaren Jabetza, Irun
Eguna: maiatzaren 18a, astelehena.
Topagunea: Amarako Euskotren geltokian (Easo Plazan)
Elkartzeko ordua: (8:05 ean)
Irteera: (8:15 ean)
Helmuga: Ficoba-Irun
Luzera: 10 km.
Oharrak:
- Makilak eta trekking-eko oinetakoak eramatea aholkatzen dizuegu.
- Irteera honetan ez dugu hamaiketakorik izango, norberak eraman beharko du
Ibilbidea: Geltokitik irten eta zubia gurutzatu ondoren zuzenean itsasertzera jeitsiko gara. Egurrezko pasabidetik aurrera hondartzara helduko gara eta handik, Zahar Etxera Abadiako eremuan sartzeko, hasi aparlekutik eta Larretxea baserritik jarraituta.
Paseo biribila izango da. Basoa, itsasoa, labarrak, "Bikiak"... eta Nekatoenea baserrira iristen garenean aurrez-aurre gazteluarekin topo egingo dugu. Eta hori gutxi balitz Santa Ana Puntatik Loia badia ikus
ahal izango dugu. Hemen amaiera. Abadia eremutik irten eta BUS 15k, Zahar Etxearen ondoan, Irungo geltokira eramango gaitu ( San Juan plaza) eta Topoz Donostiara.