2025-09-29 07:45 -20:00
Irailaren 29an, astelehena, Garaiora txangoa eta Aguraingo Dana Ona Jatetxean bazkaria egingo dugu
Prezioa: 22€ (Bus + Bazkaria barne). Izena ematearekin batera ordainketa egin behar da. Zenbateko zehatza ekarri.
Izena ematean, aukeratutako platerak adierazi beharko dira.
Izen-emateko datak: Irailaren 8ko, eta 15eko irteeretan egingo da.
Izena ematea aurrez aurre egin beharko da.
Izena emateko azken eguna irailaren 15a izango da
Autobuseko plaza kopurua (pertsona kopurua): 60 plaza
Topagunea: Xanti jatetxearen (Anoeta) parean.
Ordua: 7:45ean eta bus irteera 8'00etan.
Bazkaltzeko ordua: (14:00 etan)
Trekkingeko oinetakoak (euria egiten badu), hamaiketakoa (fruta, fruitu lehorrak, etab) eta ura eramatea gomendatzen da
Inskripzio-ordena:
Izena emateko 1.eguna: Irailaren 8ko irteeran, izena ematea aurrez aurre egin beharko da, autobuseko eserleku-kopurua bete arte.
Egun honetan ezin dutenek, kideren baten bitartez itxaron-zerrendan eman dezakete izena eta bide batez menua adierazita utzi beharko dute.
Izena emateko 2. eguna: Irailaren 15eko irteeran, izena ematea aurrez aurre egin beharko da betiere leku libreak gelditzen badira eta autobuseko eserleku kopurua bete arte.
Irailaren 8ko eta 15eko irteeretan aurrez aurreko egindako inskripzioekin autobuseko plazak beteko balira, gainerakoak itxaron-zerrendan geratuko lirateke, ordena kronologikoaren arabea
Itxaron-zerrendan dauden lagunei, azkenean plaza balute, whatsapp bidez abisatuko zaie eta txangoa-eguna baino lehen ordaindu beharko dute