2023-12-18 09:00 -16:00
HURRENGO IRTEERA: GIPUZKOA PLAZA-PASAI DONIBANE ETA HIRUHILEKO BAZKARIA.
Eguna: abenduaren 18a, astelehena.
Topalekua: Gipuzkoa Plaza, Foru Aldundiaren parean.
Ordua: 9etan eta irteera 9'05ean.
Luzera: 14 km
Ibilbidea: Bulebar aldera abiatuko gara eta handik Aquarium-era Apaizek pasealekutik pasata. Gero Pasealeku Berritik Kursaalera eta Zurriolatik aurrera Ategorrietara; segidan, Herrera, Pasai Antxo, Lezo eta amaitzeko Pasai Donibane.
Hemen, nahi duenak Santiago plazan mokadu bar har dezake eta gainontzekoak Puntetara jarraituko dugu.
13'30ean Ontziola jatetxean elkartuko gara bazkaltzeko.
Bukatutakoan, jatetxetik gertu dagoen geltokian, autobusa hartuko dugu etxera itzultzeko.
Oharrak:
- oraingo honetan ez dugu hamaiketakorik antolatu; beraz, bakoitzak eraman beharko du jatekoa.
- zuzenean jatetxera doazenak jakin ezazue Zaharren Egoitzan, elizaren ondoan dagoela. Juan XXIII 34an igogailu bat duzue bertaraino.
- autobusa gerturatzeko: Gipuzkoa Plaza 11tik, Bus E01 12'30ean (20 minuturo dago)
- menua: 5 plater lehenengo, 5 plater bigarrengo gehi postrea eta kafea edo infusioa ( edaria barne). Prezioa 14 €
-----------------------
Gaurko, abenduak 18, irteeraren laburpena.
Goiz hotza baina eguardi partean eguzkiak goxatu du.
Paseo ederra eta Donibanera heldu garenean, norabide desberdinak hartu ditugu. Batzuk, zuzenean plazara; beste batzuk, "Lurdes Txiki"tik goiko paseoa hartu eta Santa Ana pasata Bonanza parean jaitsi; eta badira, Puntetaraino joan direnak.
Bazkaria Ontziola jatetxean. Giro bikaina. Oso gustura gelditu gara, horren testigu ikusiko dituzuen argazkiak.
Luzera: 14 km.
Partaideak: 55 lagun
Hurrengo irteera urtarrilaren 8an izango dugu.
Batzordetik festa zoriontsuak opa dizkizuegu.