HENDAIA-DOMINIO ABADÍA-HENDAIA.

2022-10-03 08:05 -14:00

Hurrengo irteera: Hendaia - Abadiako Jabetza - Hendaia.

Eguna: urrian 3, astelehena.

Topalekura: Amara geltokia (Easo).

Ordua: 8'05ean eta tren irteera 8'15ean

Luzera: 15 km Hendaiako Topo geltokiraino oinez. Autobusez egiten dutenentzat, 5 km gutxiago. 

Ibilbidea: geltokitik Txingudi badiara abiatuko gara hondartzako pasealekutik jarraitzeko eta Erlaitzen bidea hartuta Abadiaren Jabetzan sartuko gara.
Abadiaren Jabetzan labarrak, basoak eta itsasoa izango dira jaun eta jabe, eta bertatik "bizkiak" ikus ahal izango ditugu.
Hasiera Larretxea baserrian ( interpretazio zentroa) emango diogu eta bidea jarraituz Nekatoenea baserriraino helduko gara, non eta gaztelua ikus daitekeen. Ibilbide honetan Loia badia, Santa Ana, bunkerrak... ikusteko plazerra izango dugu.

Itzulera Topoz egingo dugu.

Oharra: hamaiketakoa norberak eraman beharko du.
Adio eta ondo izan.

-----------------------------------

Hemen dituzue gaurko irteeraren xehetasunak:

Eguardi partean 24° genituen eta lokatza arrastorik ez. Suertea izan dugu.
Hendaiako geltokitik abiatu eta egurrezko pasabidea hartu dugu Txingudi badia inguratuz Kasinora heldu arte.
Hondartza bukaeraino jarraituz Abadiako aparkalekura iritsi gara eta hemen zeharo aldatu zaigu paisaia. Naturaz inguratuta, bidezigorretatik ibili gara.
Hau dena, Marijo Arkauzi esker; bera izan baita gure gidaria. Argazkietan ikus ditzakezue zein inguru aberatsa dugun. Bakarrik pakean ustea kalterik egiteke falta zaigu.

Partaideak: 36 lagun
Luzera: 14 km

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información