HURRENGO IRTEERA: ARRAGUA-ZORROLAKO ZUBIA-OIARTZUN.

2024-04-15 08:35 -13:30

Hurrengo irteera Oiartzun

Eguna: apirilaren 15a, astelehena

Topagunea: Amara geltokia (Easo)

Ordua: 8'35ean eta Topo irteera 8'45ean. Helmuga Arragua (Oiartzun)

Luzera:12 km

Ibilbidea: Oiartzungo zenbait txokoetatik ibiliko gara; tartean, tunelak izango ditugu eta baliteke putzuak egotea.
Kontutan izan eta oinetako aproposak eramatea aholkatzen dizuegu. Makilak dituzuenok hartu, lagungarriak izango baitaitezke.

Laster arte.

----------------

Gaurko, hilak 15, irteeraren laburpena:

Arragua geltokitik 9:10ean abiatu gara. Bidegorritik Altzibar auzora heldu eta bidezidor bat hartuta ibai ertzetik jarraitu dugu. Ibilbide zirkularra aldapa motz bat igota amaitu dugu.
Gaurkoan ere, erronka txiki batzuk erraz gainditu ditugu; hala nola, tuneleko putzuak, aldapa...
Azkenik, merezitako hamaiketakoa Jubilatuen Etxean hartuta etxera itzuli gara.
Beti esan ohi da Oiartzun herri dotorea dela. Aproposa naturaz eta isiltasunaz gozatzeko. Iradokitzailea, bai euritan bai eguzkitan. Eta gaur, ateri.

Partaideak: 37 lagun
Luzera: 12 km
Ondo segi


 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información