Ibilaladia ZARAUTZ-GETARIA-ZARAUTZ, Joan-etorria

2022-02-21 08:40 -13:30

Hemen dituzue hurrengo irteeraren xehetasunak.

Nondik-nora: San Pelaio (Zarautz) - Getaria joan- etorria
Eguna :Otsailaren 21a, astelehena.
Topagunea :Amarako geltokia (Easo).
Ordua :8 '40ean eta tren irteera 8'50ean.
Luzera :12km.

Ibilbidea : San Pelaio apeaderoan jaitsi, Iñurritza ibaia hartu eta Golf kluba ondotik malekoira helduko gara. Beste muturrean dagoen Narros jauregira iritsitakoan, Getariara eramango gaitun errepidea hartu eta portura heltzerakoan geldiune bat egingo dugu komuneko buelta egin ahal izateko. Ondoren herrian paseo bat egin eta ohiko hamaiketakoa hartuko dugu.
Horrela emango diogu amaiera.

Itzulera egiteko aukera desberdinak ditugu : izan daiteke Busez zuzenean Donostiaraino edo Zarautzaraino eta han trena hartu. Edo eta, oinez Zarautzaraino eta han trena hartu
Laster arte.

--------------------------------------------------------------

Hemen duzue gaurko irteeraren laburpena.

San Pelaiotik abiatu gara eguraldi triste xamar batekin, zeru grisa eta ziri miria.
Aurrera egin dugu Iñurritza itsasadarretik malekoira heldu arte. Ikuspegi dotorea, alde batetik mendia eta bestetik itsasoa eta, urrutira Getariako Arratoia. Argazki batzuk atera ditugu.
Narros jauregitik Getariara doan paseoa hartu dugu. Zerua garbitzen hasi da, eguzkia lagun izan dugu eta pozgarria izan da.
Berriz ere, argazkiak atera eta Giroa tabernan ohiko hamaiketakoa hartu ondoren Zarautza itzuli gara trena hartzera. Ordubatak izango ziren.
Goiz ederra pasa dugu. 23 lagun eta 12'8 km eginak.
Laster arte

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información