IBILALDIA: AIETE(Topaleku)- HERNANI.

2023-02-20 08:45 -13:30

Eguna: otsailaren 20a, astelehena.

Topagunea: Topaleku (Aiete).

Ordua: 8'45ean, 31- 19-eta 35 autobusak iritsi ondoren aterako gara.

Ibilbidea: Topalekutik Galarreta aldera abiatuko gara; han, inguruko saltoki- gunetan geldiune bat egingo dugu komunera joateko.
Berriz martxan, Hernaniko Florida auzotik Portu auzora helduko gara eta Pedro Mari tabernan hamaiketakoa hartuko dugu.
Ondoren, etxera itzultzeko Karabelerantz zuzenduko gara trena edo autobusa hartzeko.
Luzera: 11 km

Ondo segi.

--------------------

Gaurko, hilak 20, irteeraren xehetasunak.

Topalekutik abiatu eta Oriamenditik aurrera Galarretara heldu gara. Han zeuden gure zain Marijo eta Cristina. Komuneko joan-etorria egin ondoren, Marijo buru jarri eta pistetatik barrena Hernaniko Florida auzora iritsi gara.
Segidan, Portu auzora eta bertako Pedro Mari tabernan hamaiketakoa prest genuen. Denok gustura eta zerbitzu bikaina eskaini digute.
Bukatutakoan, martxan jarri gara etxera itzultzeko; batzuk trenez eta beste batzuk autobusez.
Goiz freskoa eta eguerdi partean zamarrak eskuetan.
Partaideak: 40 lagun
Luzera: 11 km
Ondo segi

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información