IBILALDIA: ANDOAIN- LEITZARAN BAILARA.

2023-02-13 08:25 -13:30

Eguna: otsailaren 13a, astelehena.

Topagunea: Atotxako tren estazioa (Renfe).
Ordua: 8'25ean eta tren irteera 8'33ean.
Luzera: 11km.

Ibilbidea: Andoain - Erdia geltokian jeitsi eta " trentxiki" bidegorria hartuko dugu. Bi tuneletatik pasata "biserara" iritsiko gara.
Buelta eman eta Leitzaran Bisitarien Etxean geldiune bat egingo dugu eta bide batez, komunera joateko erabiliko dugu.
Sorginen zubian argazkiak aterako ditugu eta berriz martxan, antzinako ubidetik, Andoaineraino.
Herrian hamaiketakoa hartu ondoren etxera itzuliko gara trenez edo BU 03 autobusean ( bereziki egokia Antiguan bizi direnentzat).
Laster arte.

-----------------------------------------

Gaurko, hilak 13, irteeraren laburpena.

Negu giroa. Zeru garbia eta tenperatura baxua. Alde batean ibaia eta bestean mendia. Toki laiotza: goroldioa, garoa, putzuak... baina goizak aurrera egin ahala, eguzkiak indarra hartu du eta marabila bat izan da. Arbolek bere biluztasunean aukera eman digute Aduna, Ernio eta inguruko baserriak ikusteko.
"Bisera" ra heldu garenean, argazkia atera eta buelta eman dugu. Hurrengo geltokia Sorginen zubian izan da, han omen zauden sasi guztien artean gure zain; hemen ere Santik argazki batzuk atera dizkigu eta jarraian ubidetik Andoaingo kaxkoraino.
Plazako taberna bateko terrazan, eguzkitan, hamaiketakoa hartu ondoren etxera itzuli gara; batzuk autobusez eta besteak trenez.
Irteera polita argazkietan ikus dezakezuen bezala, oroimenean gelditzen den horietakoa.
Partaideak: 51 lagun
Luzera: 12 km
Ondo izan hurrengora arte.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información