Ibilaldia : Donostia- Lasarte Zubietatik

2022-01-31 09:00 -13:30

Aurreikusitako ibilbide-aldaketa dugu. Euri zaparrada batek harrapatuko bagintu, ziurtatu nahi da garraio publikoa hartzeko aukera izango genukela.

Biharko Ibilbidea hauxe izango da: Donostia - Lasarte Zubietatik.

Eguna: urtarrilaren 31,astelehena.
Topagunea: Gipuzkoa Plaza, Foru Aldundiaren parean. 9etan.
Luzera: 12'4km.
Ibilbidea: Kontxa pasealekutik barrena Tolosa etorbidea, Añorga, Errekalde eta Urbilen geldiune bat egingo dugu komuneko buelta egin ahal izateko. Segidan, Zubietatik Lasartera helduko gara eta bertan, hamaiketakoa hartuko dugu. Hemen amaituko da gure ibilaldia.
Itzulera Topoz edo Bus-ez egingo dugu, norberak aukeratu du zer komeni zaion.
Bihar arte.

---------------------------------------------------------

Gaurko irteeraren nondik norakoak.

Hasieratik behe lainoa eta sirimiria izan dugu. Honek utzi digu bertako paisaia tipikoa eta dotorea.
Bidean kideak gehitzen joan zaizkigu eta guztira 24 laguneko taldea osatu dugu.
Añorgan eta Urbilen geldiuneak egin ditugu komuneko joan-etorria egiteko.
Hemen, zaparrada hasi du eta Zubieta aldera jo beharrean, zuzenean Lasartera joan gara. Iñaki tabernan tortillak jaso eta Arrieskaleta elkartera abiatu gara ( Joxe bazkide dugu).
Giro ederran hamaiketakoa egin ondoren gehiengo batek Topoa hartu du itzultzeko eta gutxi batzuek oinez Errekalderaino, baita Añorgaraino ere jarraitu dute. Oraindik gerra emateko prest gaude!
Lasarteraino 11 km egin ditugu eta Errekalderaino 14 km.
Ondo izan.

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información