IBILALDIA: IGELDO-USURBIL Aginagatik.

2023-05-08 08:25 -13:30

Hurrengo irteera: Igeldo - Usurbil, Aginagatik.

Eguna: maiatzaren 8a, astelehena.
Topagunea: Okendo kalea 18.
Ordua: 8 '25ean bus16 geltokian. Bus irteera 8'35ean. Antigua ingurukoak Ondarretan duzue geltokia 8'45ean, gutxi gorabehera. Helmuga azken geltokia, kanpina. 9etan emango diogu hasiera.
Luzera: 12 km.

Ibilbidea: kanpinetik 1 km batera ezkerretara eginez Animalien Babeserako Egoitzarekin egingo dugu topo. Jarraian, Arratzain aldera egin, autobidearen zubia gurutzatu eta malda koxkor bat gaindituz Arratzainen egongo gara. Handik, Aginagara, ia guztia maldan behera. N-634 errepidea gurutzatu eta Txokoaldera. Oria ibaiaren ezkerraldetik Santuenera eta, zubia gurutzatuta Usurbilgo tren geltokira hurbilduko gara. Gaurko amaiera.

Atxega Jauregian hamaiketakoa hartu ondoren, trenez etxera itzuliko gara.
Ondo ibili.

-----------------------------------

Gaurko, maiatzak 8, irteeraren xehetasunak.

Goiz eguzkitsua 14-20°-ko tenperaturarekin.
Martxan jarri gara Animalien Egoitza aldera eta inguruan gure beharrak egiteko gune bat erabili dugu.
Segidan, dena beheraka eta zuhaitzen artean, autobidearen gaineko zubia pasa arte. Oraingoan goraka Arrantzaineraino eta hemendik jaitsiz Aginagara. Paraje ederra gaurkoa ere, mendiz inguratuta, baserri, etxe... zein baino zein dotoreagoa.
Aginagan errepide azpitik pasa eta Txokoaldera, jarraian Santuenera eta azkenik Atxega Palaziora, gure helmuga.

Hamaiketakoa hartu ondoren trenez etxera.

Partaideak: 50 lagun
Luzera: 12 km
Ondo segi.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información