IBILALDIA: IRUN (Ficoba)- IRUGURUTZETA MEATZEAK.

2023-04-24 08:35 -13:30

Datorren irteera: Ficoba (Irun) - Irugurutzeta meatzeak.

Eguna: apirilaren 24a,,astelehena.

Topalekua: Amara geltokia (Easo)

Ordua: 8'35ean eta Topo irteera 8'45ean. Helmuga Ficoba

Luzera: 11 km

Ibilbidea: Ficobatik abiatu eta Dumboatik Bidasoa ibai-ahoari jarraituz Irugurutzeta meatzeraino helduko gara. Bertan ikusgarriak diren labeak ikus ahal izango ditugu.
Itzulera bide beretik egingo dugu.
Hamaiketakoa Ficobatik gertu dagoen El Bule tabernan hartuko dugu eta bukatutakoan Topoz etxera itzuliko gara.


ORAIN BESTE GAI BATI HELDUKO DIOGU.

Helduen Hitzaren XX. urteurrena dela eta, Bidezidor taldekoek maiatzaren 19an irteera berezi bat antolatu dute Gaztelura eta bide batez, gu gonbidatu gaituzte.

Oraingoz eta printzipioz dakiguna da Anoetatik 8etan autobusez Gaztelura aterako ginatekeela. Gaztelutik Orexaraino oinez eta bertan hamaiketakoa hartu ondoren, berriz ere Gaztelura itzuliko ginateke.

Joan- etorria 9 km

Gaztelun bazkalordura arte zenbait joko antolatuko dira parte hartu nahi dutenentzat.

Bazkaria norberaren kontu eta ez ahaztu plastikozko edalontzia eramatea. Edaria Gazteluko elkarte gastronomikoak eskainiko digute.

Bazkalostea erromeri giroan gozatu ahal izango dugu: kantak, bertsoak... eta gutxi gorabehera 16'30ean autobusez etxerako bidea hartuko genuke.

2 aitobus, bakoitza 56 jarlekuekin, aterako dira. Bat Bidezidor taldearentzat eta bestea guretzat. Izena ematerakoan bakoitzak 5€ jarri beharko ditu, gainontzeko diru balioa antolaketaren gain doa.

Izen ematea noiz eta nola:
- apirilaren 24ko irteeran, Ficoba - Irugurutzeta meatzeak. 5€ jarrita
- datorren irteerara ez datozenak, lagun baten bitartez egin dezakete; hori bai, 5€ak jarrita.
- autobusa betetzen denean beste guztiak itxaron zerrendan geldituko dira eta bajaren bat egon ezkero zerrendaren hurrenkera kontutan hartuko da.
- asteleheneko, hilak 24, irteeran autobusa beteko ez balitz whatsapen bidez izena emateko aukera zabalduko litzateke 18etatik aurrera; horretarako, 16ak baino lehen abisatuko genizueke tokirik dagoen ala ez jakiteko.

Bukatu da.

----------------------

Goizean 9'22rako Ficoban geunden, taldea bildu eta abiatu gara. Tenperatura atsegina, 10°- 18°.
Ibilbide lasaia eta zaindua, kolore berdea eta bere tonalitateak nagusi, errekaren soinua bidelagun, oilarraren kukurrukua, ardiak eta bildotsak, akerra, tarteka baserriak... paisaia erromantiko batean bildurik geunden. Eta horrela, Irugurutzeta meatzeraino heldu gara.
Garai batean inguru hau bizia izango zen, mugimendu itzela, hango joan-etorria... orain, aldiz, isiltasuna jaun eta jabe. Herdoil koloreko hormak, labeak oroigarri gisa.
Argazki batzuk atera eta itzulerako bidea hartu dugu.
El Bule kafetegian hamaiketako ederra hartu ondoren, nahi izan dutenak, Gaztelurako txangora joateko izena eman dute eta segidan Ficobako geltokian Topoa hartu eta etxera.

10 km eginak eta 48 partaide.

Gaurko irteerak ere nota gainditu du.
Ondo segi

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información