2022-10-17 08:00 -13:30
Hurrengo irteera: Legorreta - Tolosa
Eguna: urriaren 17a, astelehena.
Topagunea: Norteko tren estazioa (Renfe).
Ordua: 8'05ean eta tren irteera 8'17ean. Helmuga Legorreta 9etan.
Luzera: 12'58 km
Ibilbidea: Legorretako San Miel auzoan bidegorria hartuko dugu Ikaztegietaraino. Komuneko gira egin eta gero, aurrera jarraituko dugu eta Alegin Oria ibaiaren ondotik Tolosara helduko gara.
Usabal kiroldegiko tabernan hamaiketakoa hartuko dugu, ondoren trenez etxera itzultzeko. Tolosa-Erdia geltokira oinez joan gaitezke edo busez, denbora eta gogoaren baitan.
Ondo segi.
------------------------------------
Gaurko irteeraren xehetasunak :
Eguraldi iragarpenak zioen hego haizea izango genuela, tenperatura 26°-ra iritsi zitekeela eta euririk ez. Ba, bete-betean asmatu du.
9etan Legorretatik abiatu gara. Bidegorria hartu eta zuzen-zuzen Ikaztegietaraino. Han, 20 minutuko geldialdi bat egin dugu komuneko sartu-irtena egiteko.
Berriro martxan Alegiarantz, kuriosoa izan da herriko sarreran baratza batean bospasei txorimalo ikusi ditugunean. Alegia gurutzatu eta bidegorria jarraituz 11'30ean Tolosako kiroldegian hamaiketakoa egiteko prest. Jendea gustura, toki egokia eta jana goxoa.
Azken txanpa, kiroldegitik tren estaziora eta ordu-erdian Donostian.
Ezin da gehiago eskatu!
Goiza ederra bota dugu.
Partaideak: 50 lagun.
Luzera: 12 km
Ondo ibili