2022-02-07 09:00 -13:30
Hurrengo irteera: Topalekua - Txomin enea.
Eguna: otsailaren 7a, astelehena.
Topagunea: Topalekua (Aiete).
Ordua: 9etan.
Ibilbidea: hasiera Aiete parkeko ate nagusian emango diogu eta Galarretarantz abiatuko gara Hernaniko Florida auzora heltzeko. Ziur aski, hemen hartuko dugu hamaiketakoa.
Segidan, Ergobia, Astigarraga eta Txomin enea. Gure ibilbidearen amaiera izango da.
Luzera: 14'4 km. Inork nahiko balu motzagoa egin, bidean trena edo Busa hartzeko aukera izango luke.
Laster arte.
--------------------------------------------------
Hemen duzue gaurko, otsailak 7, irteeraren laburpena.
Topalekutik irten eta Aiete pasealekutik Galarretarantz abiatu gara. Mercadonan komuneko buelta egin dugu eta han zegoen Marijo Aiartza gure zain, bera izan baita gure gaurko gidaria. Orona zentrotik eraman gaitu behatokiraino; baina lastima! egun lainotsua tokatu zaigu eta ez zen gehiegi ikusten. Segidan, Hernaniko bazterrak ezagutuz Florida auzora heldu gara. Magnolio japoniar zoragarri baten azpian taldeko argazkia atera eta Etxeberri tabernan hamaiketako oparoa bezain goxoa hartu dugu. 12 ak izango ziren berriz martxan jarri garenean. Batzuek, Astigarragan Busa hartu dute eta gutxi gorabehera erdiak, Loiolara arte jarraitu dute.
Loiolaraino 16 km egin ditugu. 26 lagunek parte hartu dugu, horietatik 21 emakumeak.
Eguraldiari aurre eginez, goiz ederra pasa dugu.
Laster arte.
Lugar: Topalekua