IGELDO-USURBIL Aginagatik.

2022-05-23 08:25 -13:30

Hurrengo irteera: Igeldo - Usurbil, Aginagatik.

Eguna: maiatzaren 23a, astelehena.
Topagunea: Okendo kalea 18.
Ordua: 8 '25ean bus16 geltokian. Bus irteera 8'35ean. Antigua ingurukoak Ondarretan duzue geltokia 8'45ean, gutxi gorabehera. Helmuga azken geltokia, kanpina. 9etan emango diogu hasiera.
Luzera: 12 km.

Ibilbidea: kanpinetik 1 km batera ezkerretara eginez Animalien Babeserako Egoitzarekin egingo dugu topo. Jarraian, Arratzain aldera egin, autobidearen zubia gurutzatu eta malda koxkor bat gaindituz Arratzainen egongo gara. Handik, Aginagara, ia guztia maldan behera. N-634 errepidea gurutzatu eta Txokoaldera. Oria ibaiaren ezkerraldetik Santuenera eta, zubia gurutzatuta Usurbilgo tren geltokira hurbilduko gara. Gaurko amaiera.

Atxega Jauregian hamaiketakoa hartu ondoren, trenez etxera itzuliko gara.
Ondo ibili.

---------------------------------------

Gaurko, maiatzak 23, irteeraren laburpena :

Ibiltzeko giro paregabea. Eguzkia eta hodeiak tartekatuz, 16 eta 18° ko tenperaturarekin.
Bizi- bizi Igeldotik irten eta Animalien Egoitzara abiatu gara.
Maldan behera eta zuhaitzen gerizpean, autobidearen zubia gurutzatu eta Arratzaineko bidetik aurrera Aginagaraino. Inguru menditsua eta atsegina.
Txokoaldetik Santueneara eta segidan Atxega Jauregira heldu arte.
Ohiko hamaiketakoa hartu ondoren, trena hartzera.
Goiz ederra gaurkoa.
Partaideak, 22 lagun eta 12'5 km eginak.
Ondo izan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información