IRUN, AMUTE, JAIZUBIAKO HEZEGUNEAK, PLAIAUNDI, IRUN

2025-08-25 08:00 -14:00

Irteera: Irun, Amute, Jaizubiako hezeguneak, Plaiaundi, Irun

Eguna: abuztuaren 25a, astelehena.

Topagunea: Amarako Euskotren geltokian (Easo plazan)

Elkartzeko ordua: (8:20 ean)

Irteera: (8:30 ean)

Helmuga:  Irun-Paseo Colon

Luzera: 11 km.

Oharra: makilak eta trekking-eko oinetakoak eramatea aholkatzen dizuegu

Ibilbidea:   

Hondarribiko Amute auzorantz abiatuko gara.

Itsasadarraren ondoko bidetik aurrera egin eta Jaizubiako paduretan barrena ibiliko  gara, beti ere markatutako bidexketatik, Endanearako bidera iritsi arte.

Segidan, errepidea zeharkatu eta errotonda (Irun) handi batera heltzen garenean gure helmuga Plaiaundiko hezegunea izango da.

Bertan paseo bat eman eta Irungo erdialdean amaiera emango diogu.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información