2026-01-19 08:00 -14:00
Irteera: Irun, erreken ibilbidea
Eguna: urtarrilaren 19, astelehena.
Topagunea: Amarako Euskotren geltokian (Easo plazan)
Elkartzeko ordua: (8:35 ean)
Irteera: (8:45 ean)
Helmuga: Irun (Pº Colon)
Luzera: 8 km.
Oharra: makilak eta trekking-eko oinetakoak eramatea aholkatzen dizuegu.
Irun, erreken Ibilbidea. Izenburuak dioen bezala, ibilbide honen bidelagun erreka izango da: Estebenea erreka, Urkiko erreka, Dunboa erreka...
Topotik Irun-Colon geltokian jaitsi eta Udaletxera zuzenduko gara. Han, Prudencia Arbide kaletik behera, Udaletxea aurrez-aurre dugula eskuineko aldapa, Olaberria auzoan sartuko gara.
Aurrera eginez, etxeak, erretegiak... alde batera utzi eta landa eremuan murgilduko gara.
Hurrengo auzoa Meaka dugu, aurrekoa bezain zabala, baserriz eta etxe dotorez zipriztinduta eta, beti errekaren murmurioa entzunez, uraren etengabeko isuri beharra...
Ibilbidean aldapa bat gainditu beharko dugu baino guretzat guztiz eramangarria. Momentu batean, San Martzial mendia begiztatu ahal izango dugu.
Bidegorrian sartu, Ola sagardotegitik pasa eta Meaka-Arbes zonaldera iritsiko gara. Handik Santiago auzora bertako plazan mokadu bat hartzeko.
Hau izan da guztia, Irungo beste alderdi bat. Uraren gidaritzapean ibilaldi dotore eta atsegina osatu dugu.