2024-04-08 08:35 -13:30
Datorren irteera: Ficoba (Irun) - Irugurutzeta meatzeak.
Eguna: apirilaren 8a,astelehena.
Topalekua: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'35ean eta Topo irteera 8'45ean. Helmuga Ficoba
Luzera: 11 km
Ibilbidea: Ficobatik abiatu eta Dumboatik Bidasoa ibai-ahoari jarraituz Irugurutzeta meatzeraino helduko gara. Bertan ikusgarriak diren labeak ikus ahal izango ditugu.
Itzulera bide beretik egingo dugu.
Hamaiketakoa Ficobatik gertu dagoen El Bule tabernan hartuko dugu eta bukatutakoan Topoz etxera itzuliko gara.
------------------
Hemen duzue gaurko, apirilak 8, irteeraren nondik norakoak.
Taldea bildu eta 9'30ak inguruan Dunboa kanal ondotik abiatu gara.
Ibaia bidelagun, Ola sagardotegi parean basoan sartu eta udaberriaren arrastoak begi aurrean genituen.
Horrela Irugurutzeta meatzera heldu gara. Hemen, labe ikusgarriei bizkarra emanez argazki saioa egin eta gero itzulerako bidea hartu dugu.
Azkenik, El Bule kafetegian hamaiketakoa hartu eta Topoz etxera.
Gaurkoa ere amaitu da.
Partaideak: 47 lagun
Luzera: 11 km