LASARTE, URBIL, PUENTE ALIRI, ZUBIETA, HIPODROMO, BUGATI, TXITXARDIN, ARRAIN-ESKAILERA, LASARTE

2026-06-22 08:00 -14:00

Irteera: Lasarte, Urbil, Puente Aliri, Zubieta, Hipodromo, Bugati, Txitxardin, ArrainEskailera, Lasarte

Eguna: ekainaren 22a, astelehena.

Topagunea: Amarako Euskotren geltokian (Easo Plazan)

Elkartzeko ordua: (8:05ean)

Irteera: (8:16ean)

Helmuga:  Lasarte

Luzera: 10,5 km.

Ibilbidea:

Geltokitik abiatu eta Maritxu- enetik pasata Froilan Elespe parke botanikora helduko gara; bertan, bira bat eginda Atsobakar parketik aterako gara.

Urbil merkatalgunea alde batean utzi eta aurrera eginez eskuinean dagoen Arsuaga-enea parketik ( Usurbil) pasa eta Txiki-Erdi auzoa gurutzatuko dugu.

Aliri zubira iristen garenean Zubietara joko dugu. Plazatik igaro eta zuzen-zuzen Lasarteko hipodromoko atzealdetik Bugati erretegi gure eskuin aldean ikusiko dugu.

Beste aldera pasa eta Oria ibai ertzetik Brunet etxeraino, gaur egun Beltza jatetxea dena. Bertan txoko polit bat dugu geldiune bat merezi duena: presa ,arrain eskalera eta informazio panel bat non azaltzen duen bertako fauna, flora...

Azken txanpa gelditzen zaigu. Lasartera goaz errepide ondotik paretaren kontra jarrita dauden zenbait argazki ikusiz: Brunet ehungintzaren langileak,  lasterketa kotxeak eta bukatuko dugu Automobil-Zirkuitoarekin (1923-1935).

Berriz ere, Oria ibaiaren ertzetik Zumaburu parkea zeharkatu eta azkenik, Askatasunaren parkera helduko gara; hau da, Brigida komentuaren ondoan dagoena.

Indarrak berritzeko hamaiketakoa hartu eta etxera.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información