2024-06-10 08:40 -14:30
Hurrengo irteera: Mendaro - Aranerreka bailara
Eguna: ekainaren 10a, astelehena
Topagunea: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'40ean eta tren irteera 8'50ean. Helmuga Mendaro
Luzera: 10 km
Ibilbidea: Mendaroko Herriko Plazatik abiatuko gara Garagartza auzo aldera. Horrela, Aranerreka ibarran murgilduz, Kilimon ibaia bidelagun, zenbait baserrietatik pasako gara: Billate. Lasaldetorre, Lasalderrota, Errementari, Lizarrola.
Ibilbidea laua eta asfaltatua, tarte gehienetan arbolaz inguraturik.
Luzerari dagokionez, kontutan izanik tren ordutegia eta bidaiaren iraupena (joan-etorria 2 ordu) pentsatu dugu 5 km joateko eta beste 5 km bueltatzeko egitea, 3 ordutan. Horrela, 13etan Mendarora iritsiko ginateke hamaiketakoa hartzera.
13'30ean trena hartuko bagenu Amaran 14'30ean egongo ginateke.
Jakitun batzuentzat beranduegi dela, beste aukera bat ere badugu: ibilbidea murriztu eta Mendarotik ateratzen den 12'30etako trena hartuta 13'30erako Amaran egon daiteke; hauek, etxetik jateko zerbait eraman beharko lukete.
Hamaiketakoa Mendaroko Lagun Betikoak jubilatuen egoitzan hartuko dugu.
Denbora soberan izango bagenu Txokolate fabrika, Santa Ana eta Trinitate ermitak bisitatuko genituzke.
---------------
Hemen duzue gaurko, hilak 10, irteeraren zenbait aipamen:
Mendarora iritsi bezain pronto, martxan jarri gara.
Inguru dotorea eta beti Kilimon ibaia, agertu eta desagertu egiten dena, bidelagun dugularik joan-etorria eginda Mendaroko Jubilatuetan hamaiketakoa hartu dugu.
Izan dira hain ezaguna den txokolate dendan sartu-irtena egin dutenak. Goiz polita pasa dugu.
Partaideak: 39 lagun
Luzera: 9 km
Hurrengora arte.