2026-07-20 08:00 -15:00
Irteera: Mendaro - Aranerreka bailara
Eguna: uztailaren 20a, astelehena.
Topagunea: Amarako Euskotren geltokian (Easo plazan)
Elkartzeko ordua: (8:40 ean)
Irteeera: (8:50 ean)
Helmuga: Mendaro
Luzera: 10 km.
Kontutan izanik tren ordutegia eta bidaiaren iraupena (joan-etorria 2 ordu) pentsatu dugu 5 km joateko eta beste 5 km bueltatzeko egitea, 3 ordutan. Horrela, 13etan Mendarora iritsiko ginateke hamaiketakoa hartzera.
13'30ean trena hartuko bagenu Amaran 14'30ean egongo ginateke.
Jakitun batzuentzat beranduegi dela, beste aukera bat ere badugu: ibilbidea murriztu eta Mendarotik ateratzen den 12'30etako trena hartuta 13'30erako Amaran egon daiteke; hauek, etxetik jateko zerbait eraman beharko lukete.
Bai frontoian, bai udaletxean 1 eta 2 pisuan komunak daude.
Jubilatuen taberna itxita zegoen konponketak dela eta, orduan hamaiketakoa plazan eta frontoian hartu dugu, gero 12,30etako trena hartzeko (geltokian beste aldera pasa behar da Donostiara bueltatzeko eta kontutan hartu behar dugu ,eskailera asko daude igotzeko eta jaisteko.)