Orioko erriberak.

2022-05-02 08:40 -13:30

Datorren irteera: Oriotik barrena.

Eguna: maiatzaren 2a, astelehena.
Topagunea: Amara geltokia (Easo).
Ordua: 8 '40ean. Tren irteera 8'50ean.
Luzera: 9 km.

Ibilbidea: Oriora iritsi bezain pronto, Usurbil aldera egingo dugu Motaondora heldu arte. Buelta eman, zubia gurutzatu eta Oliden inguruan berriz ere bueltan La Antilla hondartzaraino.
Hamaiketakoa plazako Babeslekuan hartuko dugu; ondoren, itzulera trenez egiteko.
Ondo segi.

--------------------------------------------------

Hemen duzue gaurko irteeraren laburpena:

Orioko geltokira iritsi garenean 9'15ak ziren. Zeru gris kolorekoa, gure inguruan Oria ibaia eta mendiak berdez jantziak.
Gaurko paseoa Oria ibaiaren bi aldeetan garatuko da.
Aurrena, Motaondoraino joan - etorria. Bide laua, lasaia, arbolaz josita... berrietarako gonbidatzen duen horietakoa.
Ondoren, zubia gurutzatu eta Oria ibaiaren beste aldetik Olideneko bidea hartu dugu. Komuneko buelta egin eta aurrez aurre Arraun Elkartearen egoitza izan dugu.
Inguruaz gozatuz, La Antilla hondartzara iritsiko gara eta gira eginez herriko kaskoan sartu gara.
Babeslekuan hamaiketakoa hartu dugu. Kantitatez eta kalitatez denon oniritzia jaso duena.
Bukatzeko, trena hartu eta etxera.
Egun ederra bota dugu.
Ondo segi.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información