Kristina Enea - Aiete - Puio Parkeak

2024-07-22 09:00 -13:30

Eguna: uztailaren 22a, astelehena
Topagunea :Gipuzkoa Plaza, Foru Aldundiaren parean.
Ordua: 9etan eta irteera 9'05ean
Luzera: 9 km

Ibilbidea: Gipuzkoa plazatik abiatuta Santa Katalina zubia gurutzatu eta Mandasko dukearen kaletik Kristina Enea parkean sartuko gara. Gladis pasabidetik jaitsi eta Morlans aldera joko dugu.
Hemen, Aieteko sarbidea dugu. Palazioraino igo eta Etxaditik aterako gara Puio parkera joateko.
Puio parkean bira bat egin eta Mirallesetik aterata Aietera itzuliko gara.

Inguruko taberna batean hamaiketakoa hartuz amaiera emango diogu.
Ondo izan.

---------------

Hemen duzue gaurko, hilak 22, irteeraren zenbait datu:

9etan taldea bildu eta martxan jarri gara.
Santa Katalina zubia gurutzatu eta Mandasko Dukearen pasealekutik Kristina Enea parkera heldu gara. Hemen bira bat eman eta Morlastik Aiete parkera.
Hauek dira Donostiako birika naturalak. Hiritarrak gozatzeko eginak daude eta aldi berean zaintzeko, babesteko ardura dugunak.
Topalekun komuneko joan-etorria egin eta, Etxaditik Puio parkera.
Azkenik, Aleman ikastetxe parean argazki batzuk atera ondoren Munton hamaiketakoa eginez gaurko irteerari amaiera eman diogu.
Goiz gogoangarria.

Partaideak: 33 lagun
Luzera: 9 km
Ondo segi

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información