Ibilaldia AIETE-URNIETA.

2022-03-28 08:50 -13:30

Hurrengo irteera: Aiete - Urnieta.

Eguna: martxoaren 28a, astelehena.
Topagunea: Topaleku (Aiete).
Ordua: 8 '50ean.
Luzera: 8'3 km.

Topalekura heltzeko aukera hauek ditugu:
- Bulebarretik bus 31a 8'25ean, geltokiak Urbieta 6, Larramendi...
- Peñaflorida 6 kaletik bus19a 8'30ean, geltokiak Urbieta 6, Larramendi...
- Arriola pasealekutik bus 35a 8'30ean (Antiguakoentzat egokia).
- Amarara Topoz iristen direnentzat, Larramendi kalean autobusa dute.

Hasiera Topalekuan emango diogu; jarraian, Oriamendi pasealekua, Galarreta frontoia pasa eta Santa Barbara mendi ingurutik Urnietara helduko gara.
Hamaiketakoa Guria tabernan hartuko dugu.
Itzulera autobusean edo trenean egin genezake.
Laster arte

------------------------------------------------

Hemen duzue gaurko, martxoak 28, irteeraren laburpena:

Topalekutik 9etan abiatu gara Aiete pasealekutik Galarreta frontoi aldera.
Mercadonan komuneko buelta eginda Orona zentroko behatokiraino hurbildu gara eta bertan argazki bat atera dugu.
Jarraian, aldapa koxkor bat igota Saretxo gaina harrapatu dugu. Nonahi begiratuta ere ikuskizun ederra: ezkerrera Santa Barbara, aurrez aurre Elutzetako harkaitza eta Buruntza, eskuinera Zubieta eta Lasarte. Ezin da gehiago eskatu!.
Elutxeta inguruan jaisten hasi gara Urnietarantz eta sasoiko gaudela baieztatu ahal izan dugu.
Guria tabernara iritsi garenean dena prest zegoen hamaiketakoa egiteko. Bai tortila, bai txorizoa kideen oniritzia jaso dute.

Gaurkoa bukatu da. Itzulera trenez edo autobusez, bakoitzari komeni zaion arabera.
Partaideak: 37 lagun.
Luzera: 9'5 km.
Laster arte.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información