Ibilaldia KARABEL (Hernani)-PLAZA GIPUZKOA (Donostia).

2022-03-14 09:00 -13:30

Datorren irteera: Karabel (Hernani) - Gipuzkoa Plaza (Donostia).

Eguna: martxoaren 14a, astelehena.
Topagunea: Okendo kalea 18, 13.busa.
Helmuga Hernani.
Ordua: 9etan. Bus irteera 9'10ean.
Luzera: 11'7 km.

Ibilbidea: hasiera Karabelen emango diogu. Urumea ibaiaren ertzetik eta inguruko baratzeetik aurrera eginez Ergobiatik, Astigarragatik eta Martutenetik pasatuko gara.
Txomin Eneara heltzen garenean ohiko hamaiketakoa hartuko dugu.
Ondoren, Loiola auzoa zeharkatu eta Erriberatik Donostiako erdigune aldera jarraituko dugu.
Hemen amaiera.
Ondo segi.

-------------------------------------------------------------

Gaurko, martxoak 14, irteeraren laburpena:

Eguraldi lainotsua baina ateri eutsi dio.
9'30ak inguruan abiatu gara. Ergobiatik, Astigarragatik eta Martutenetik pasata, Txomin Eneara heldu gara.
Ibaialde tabernan hamaiketakoa hartu ondoren, berriz martxan jarri gara eta Loiolako Erriberetan taldea desegin da bakoitzak bere bidea hartzeko.
Paseoa amaitu da.
Partaideak: 31 lagun.
Luzera: 10 km.

Ondo segi.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información