2023-12-11 09:00 -2023-12-0413:30
Hurrengo irteera: Gipuzkoa Plaza - Errenteria (astelehenetako azoka berezian sartu-irtena)
Eguna: abenduaren 11a, astelehena
Topagunea: Gipuzkoa Plaza, Foru Aldundiaren parean
Ordua: 9etan
Luzera: 11 km
Ibilbidea: Bulebar aldera abiatuko gara eta handik Aquarium-era Apaizek pasealekutik pasata. Gero Pasealeku Berritik Kursaalera.
Gros auzoan, Ategorrietako etorbidetik aurrera eginez Txaparrenea bidegorrian sartuko gara Herrerara heldu arte.
Segidan, Pasai Antxora Errenterian bukatzeko. Hau bada, gure gaurko helmuga.
Hamaiketakoa egin ondoren, nahi dutenek azoka bisitatu ahal izango dute eta gainontzekoek, aurrera jarraituz Fanderian edo Oiartzunen etxera itzultzeko Topoa hartuko dugu.
Ondo segi
---------------------------
Gaurko, abenduak 11, irteeraren nondik norakoak.
Errenteriako azokara lehenago iristeko helburuarekin, ibilbidea aldatu egin dugu eta Pasealekua Berritik joan beharrean zuzenean Gros aldera jo dugu.
Ategorrieta, Txaparrenea eta Herrera. Herreratik Pasai Antxora eta Kaputxinoz gaina hartuta di-da batean Errenteriako erdian geunden.
Hamaiketakorako denbora eginez, paseoa Fanderia aldera luzatu dugu eta 11:45ak inguruan Zahar Etxera gerturatu gara.
Hamaiketakoa bukatuta, 18ko bazkarirako izena emateko aukera izan dute.
Gaurkoa hemen amaitu da.
Partaideak: 44 lagun
Luzera: 10 km
Oharra: bazkarira joan nahi duzuenok, tokia dagoenez, taldeko swap bidez egin dezakezue.
Ondo segi