TOLOSA-ZIZURKIL-BILLABONA.

2024-03-04 08:20 -13:30

Hurrengo irteera: Tolosa - Zizurkil - Billabona

Eguna: Martxoaren 4a astelehena.

Topalekua: Atotxako Renfe geltokia

Ordua: 8'20ean eta tren irteera 8'33ean. Helmuga Tolosako bigarren geltokia.

Luzera: 10 km

Ibilbidea: Donejakue bidea hartu eta Anoeta aldera abiatuko gara.
Oria ibaiaren ezkerraldetik, Zizurkilgo Elbarrena auzoa pasata Asteasuko bidegorrian sartu eta aurrera egingo dugu.
Halako batean, buelta emango dugu hamaiketakoa egitera garaiz iristeko.

Donostiara itzultzeko Billabonan trena edo autobusa har genezake.

-------------------------

Gaurko irteeraren, martxoak 4, xehetasunak.

Tolosako geltokitik abiatu gara eta Iruran sartu-irten bat egin dugu herriko latsarria ikus ahal izateko.
Zizurkilen, jakiteke, lursail pribatu batean sartu gara eta basarritarrak atentzioa deitu ondoren, utzi digu aurrera egiten.
Eta azkenik Billabonara heldu garenean, Zaharren Egoitzan hamaiketakoa hartu ondoren etxeko itzulera.

Ibilaldian eguraldia lagun, urrutira elurra. Lasaia eta laua. Basarri giroa.
Partaideak: 43 lagun
Luzera: 10 km
Hurrengora arte

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información