TOPALEKU-MIRAMONGO BASOA.

2024-07-29 08:50 -13:30

Datorren irteera:Topaleku-Miramongo basoa.

Eguna: Uztailaren 29a, astelehena

Topagunea: Aieteko Topalekua.

Ordua: 8'50ean eta irteera 9etan. 

Luzera: 9 km

Astelehenean, hilak 29, bero handia egingo duela iragarrita dago; hori dela eta, ibilbide aldaketa proposatzen dizuegu.

Topalekun elkartu eta pare bat orduz Miramongo basoan ibili. Toki umela eta inguru lasaia. Hamaiketakoa Aieten, Lugaritzetik gertu, hartuko genuke eta etxera itzultzeko aukera desberdinak izango genituzke, Topoa, busak edo oinez.

Laburbilduz:
Topagunea - Topaleku ( Aiete)
Ordua- 8'50ean eta irteera 9etan.
Bertara heltzeko ditugun busak hauexek dira: 19- 24- 31 eta 35 8'30ean.
Bihar arte

--------------

Hemen duzue gaurko, hilak 29, irteeraren laburpena:

Esanda bezala, 9etan puntuan Topalekutik abiatu gara eta di-da batean Miramongo basoan geunden.
Zuhaitzen artean eta tarteka erreken soinua entzunez ordu pare bat pasa ditugu. Natura pilpilean.
Hamaiketakoa Rugby Campusean hartu dugu, egoki eta zerbitzua oso atsegina.
Partaideak: 33 lagun
Luzera: 9 km
Aste ona pasa dezazuela.

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información