URNIETA (Ibilbide zirkularra

2026-01-26 08:00 -14:00

Irteera:   Urnieta (Ibilbide zirkularra)

Eguna: urtarrilaren 26a, astelehena.

Topagunea: Norteko tren geltokian (Renfe)  

Elkartzeko ordua: (8:35ean)

Irteeera: (8:58ean)

Helmuga:  Urnieta

Luzera: 9 km.

Ibilbidea: geltokitik abiatu eta Fatima ermitatik, garai batean Portugalgo emigranteak eraikitakoa, pasako gara. Segidan, ferra itxura duen zubira igo eta aukera izango dugu Urnieta herri osoa eta inguruko mendiak ikusteko. Jarraian, "Tren Txiki" eremuan sartu, Irurain gaina hartu, Salestarren ikastetxetik pasa eta herriko plazara helduko gara. Gure helmuga.

Plazan aipagarriak: Udalaren armarria, Santa Leokadia ermita eta nola ez, Lurdes Iriondo eta Xabier Leteren etxebizitza ( Xabier 2010eko abenduaren 4an hil zen). Handik gertu Placido Muxikaren bustoa dugu. Idazle, itzultzaile, euskaltzale.

Azkenik, hamaiketakoa hartuko dugu ondoren etxera itzultzeko.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información