2024-01-15 08:23 -13:30
Hurrengo irteera: Urnieta - Urnieta
Eguna: urtarrilaren 15a, astelehena
Topagunea: Renfeko geltokia (Atotxa)
Ordua: 8'23ean eta tren irteera 8'33ean. Helmuga Urnieta
Luzera: 9 km
Ibilbidea: geltokitik abiatu eta Fatima ermitatik, garai batean Portugalgo emigranteak eraikitakoa, pasako gara. Segidan, ferra itxura duen zubira igo eta aukera izango dugu Urnieta herri osoa eta inguruko mendiak ikusteko. Jarraian, "Tren Txiki" eremuan sartu, Irurain gaina hartu, Salestarren ikastetxetik pasa eta herriko plazara helduko gara. Gure helmuga.
Plazan aipagarriak: Udalaren armarria, Santa Leokadia ermita eta nola ez, Lurdes Iriondo eta Xabier Leteren etxebizitza ( Xabier 2010eko abenduaren 4an hil zen). Handik gertu Placido Muxikaren bustoa dugu. Idazle, itzultzaile, euskaltzale... eta gure kide diren Agurtzane eta Arantxaren osaba.
Azkenik, hamaiketakoa Guria tabernan hartuko dugu ondoren etxera itzultzeko.
Ondo segi
----------------------
Hemen duzue gaurko, urtarrilak 15, irteeraren laburpena.
9ak aldera Urnietan geunden. Ibilbide biribila egin dugu.
Fatima ermitatik ferra itxurako zubiraino, han argazki bat atera dugu. Segidan, Tren Txiki bidetik aurrera Salestarrak pasa eta herriko plazara heldu gara.
Esaten da, esaten dute... haur txikiek Santa Leokadia ermitan bedeinkatu ezkero negua katarrorik hartzeke pasatzen zutela. Egia izango ote?
Jarraian, Placido Muxika bisitatu dugu eta ondoen, zuzen zuzenean Guria tabernara hamaiketakoa egitera. Bukaera.
Partaideak: 47 lagun
Luzera: 10 km
Hurrengora arte