USURBIL-TXOKOALDE-MAPILL-USURBIL.

2024-08-26 08:50 -13:30

 

Datorren irteera: Usurbil, Txokoalde, Mapil, Usurbil.

Eguna: Abuztuaren 26a, astelehena

Topagunea: Amara geltokia (Easo)

Ordua: 8'40ean eta Topo irteera 8'50ean

Helmuga: Usurbil

Luzera: 11,26 km

Usurbila iritsi bezain pronto Santuenea auzorantz abiatuko gara. Han, eskubira egin eta bidez bide, Aginagako Txokoalde auzora helduko gara. Bertan, Oria ibaiaren gaineko zubia gurutzatu eta errepidera iritsi baino lehen ezkerretara dagoen bidea hartuko dugu.

Erriberako bide erosoa segi eta Mapil jartzen duten seinaleei jarraituz, bertara helduko gara. Garai batean ontziola garrantzitsua izandako lekua da hau.

Buelta hartu eta joateko bide beretik Txokoalde auzora itzuliko gara berriz.

Azkenik, Oria ibaiaren bihurguneak ikusiz Usurbil herrira helduko gara eta txangoa amaitutzat emango dugu.

Hamaiketakoa hartu ondoren, trenez itzuliko gara.

----------------

Hemen duzue gaurko, hilak 26, irteeraren xehetasunak: joan-etorria Mapilera Txokoaldetik.

Santuenea aldera abiatu garenean, 9'15ean, 16° genituen, tenperatura aproposa ibiltzeko.
Segidan, bide lasai eta gerizpean Txokoaldera eta Oria ibai ertzetik Mapil baserriraino.
Mapil bere garaian ontziola izandakoa da eta atarian angulak hartzeko txalupa bat tresneriarekin jarrita dago.
Buelta eman eta Usurbil kaskora. Artzabal Zahar Etxean hamaiketakoa hartu ondoren, trenez etxera itzuli gara. 13'15erako Amaran geunden.

Gaurko irteeraren kolore nagusia berdea izan da; hango artasoroak, piper sailak, tomate, leka, babarrun...
Hori da emana! Ikusten da ibai ertzeko lurrak aberatsak direla.
Partaideak: 38 lagun
Luzera: 13 km
Aste ona pasa dezazuela.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información