LEITZARAN Bailara (Andoain)

2025-05-19 08:00 -13:30

HURRENGO IRTEERA:  Leitzaran bailara (Andoain)

Eguna: maiatzaren 19a, astelehena.

Topagunea: Norteko tren geltokian (Renfe)

Elkartzeko ordua: (8:15 ean)

Tren irteera: (8:34 ean)

Helmuga:  Andoain-Erdia

Luzera: 12 km.

Ibilbidea: Andoain Erdia geltokian jeitsi eta "tren txiki" bidegorria hartuko dugu.

Bi tuneletatik pasata " biserara" iritsiko gara. Honaino, 5'5 km.

Buelta eman eta Leitzaran Bisitarien Etxean geldiune bat egingo dugu komunera joateko erabiliko duguna.

Sorginen zubian argazki batzuk atera ondoren berriz martxan, antzinako ubidetik, Andoaineraino.

Hamaiketakoa hartu eta etxera itzuliko gara trenez edo BU03 autobusez (bereziki egokia Antigua auzoan bizi direnentzat)

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información