ZARAUTZ-GETARIA-ZARAUTZ

2022-12-19 08:40 -14:00

Datorren irteera: Zarautz - Getaria - Zarautz.

Eguna: abenduaren 19a, astelehena

Topagunea: EuskoTren geltokia, Easo.

Ordua: 8'40ean eta tren irteera 8'50ean

Ibilbidea: geltokitik malekoira abiatuko gara eta Narros Jauregitik bidegorrian sartu eta Getariara helduko gara.
Kale Nagusian komuneko sartu-irtena egin eta portura jaitsi ondoren, hondartzatik Zarautza eramango gaitun bidea hartuko dugu.
Hamaiketakoa Itsaso tabernan, geltokitik gertu, hartu eta etxera itzuliko gara.

Paseo atsegina da. Alde batean itsasoa eta bestean mendia, urdina eta berdea.
Zuen zain gatzaizkizue.

--------------------------------------------

Gaurko irteeraren, Zarautz - Getaria - Zarautz, xehetasunak:

9 '30ak aldera Zarautza heldu gara eta denborarik galdu gabe Itsaso tabernara abiatu gara hamaiketakoa baieztatzeko.
Lanak eginda, Getariara daraman N-634 errepide ondotik aurrera egin dugu, tartean argazki batzuk atera ditugu inguruak merezi zuen eta.
11ak inguruan Getarian geunden eta, komuneko buelta egin ondoren, kale Nagusitik beherutz Portura iritsi gara.
Bidean Marianek argazki gehiago atera dizkigu.
Oraingoan, Portutik gorutz bidegorria hartu eta zuzen-zuzenean Zarautza.
12etan hamaiketakoa hartzen ari ginen eta bukatu dugunean trenez etxera itzuli gara.

Nahiz eta tarteka laino beltz batzuk ageri, ateri egin digu eta goiz polita igaro dugu.

Partaideak: 43 lagun
Luzera: 10 km
Laster arte

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información