ZUMAIAKO DUNAK ETA PADURAK

2025-09-08 08:00 -14:00

Irteera: Zumaiako dunak eta padurak

Eguna: irailaren 8a, astelehena.

Topagunea: Amarako Euskotren geltokian (Easo Plazan)

Elkartzeko ordua: (8:40ean)

Irteera: (8:50ean)

Helmuga:  Zumaia

Luzera: 12 km.

Ibilbidea:   Geltokitik irten eta Basusta bidea hartuko dugu. Herriko kaxkoa utzi eta baso txiki bat gurutzatuta Urola ibaiarekin egingo dugu topo. Itsas behera izango dugunez Beduako irlak eta bertako hegaztiak ikus ahal izango ditugu.
Ondoren, Artadi auzoa goiko aldean dugula, bidegorritik aurrera trenbideko zubitik pasako gara. Toki aproposa arraunlariak eta piraguistak ikusteko eta txalotzeko.
Behin itsas kiroldegira iritsita Santiago hondartzara joko dugu eta Zuloaga museora heldu aurretik ezkerretara eginez dunak eta padurak begiztatuko ditugu.
Segidan, herritik pasata itsasargira hurbilduko gara eta amaitzeko Itzurun hondartzatik San Telmo ermitara, bertatik hain ezagunak diren Flyschak miretsiko ditugu.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información